Afrikatik euskaraz datorren literatura wa Thiong'o, Ngugi

Ngũgĩ wa Thiong’o, idazle erraldoia

ngugi-wa-thiongo

1938an jaio zen (Kenia) Ngugi wa Thiong´o, Limuru-n, eta Kenian eta Ugandan ikasi zuen. Kenia gobernu inperialista britainiarraren menpe zegoen, eta 1952an Mau Mau erakundeak independentziaren aldeko matxinadara jo zuen Britainiarrren ikasketa-planen arabera zibilizazio gabeko basatiak ziren artean Mau Mau gerrillariak. Berez talde etniko jakin bateko kideak ziren, gikuyu etniatakoak, eta kolonizazioari aurre egiteko sortu zen. Agi denez, Historia kontatzen duenaren arabera idazten da. Ngũgĩ wa Thiong’ok gerrillari horiena hartu izan du sarritan.

1962an Weep not Child lehen eleberria idatzi zuen, Keniak independentzia lortu baino pixka bat lehenago (Txalaparta argitaletxeak itzuli zuen Negarrik ez, haurra titulupean, Pernando Barrenak itzulita). Bertan, britainiar autoritatearen aurreko Mau Mauen oposizioari buruz idatzi zuen. Lehen eleberritik beretik, Ngugik bere aberriarekiko konpromisoa eta talentu literario handia erakutsi zituen.

Negarrik ez, haurra

1950. urtetik 1963. urtera bitarteko urteek astinaldi latzak ekarri zituzten Kenian, eleberri honetako kokagunea, alegia. Istorioa eskolaume biren ikuspuntutik ikus dezakegu, hots, Kipanga hiriko beltzek jasan behar dituzten zuzengabekeria guztien aurkako borroka, zeinetan askok utzi zuten bizia gutxienezko duintasun batez bizi ahal izateko.

Zuriek lurrak eta eskubideak kendu zizkieten, beltzek beraien menpe bizi behar izan zuten, lantegietan kondenaturik, eta kolono britainiar hroein zapalkuntzari aurre egiten zioten hamahiru urte luzez bai armez (Mau Mau erakundea), bai politikoki (KAU).

descarga (1)Bi ume horietako baten familia, Nioroge-rena, tragikoki aurkituko da borroka horretan murgildurik; besteak, Mwihaki-rena, beltza izanda ere, etsai zuriekin bat egingo du, gizon txuriaren boterea oso handia baita. Izan ere, aberastasun guztiak beren eskuetan pilaturik, nekez egin diezaiokete kontra duten polizia beldurgarriari (etxeratze deiak, atxiloketak, hilketak, torturak…, atxilozelaiak).

Hala ere, 1962. urtean idatzia izan zen liburu honetan iragartzen den moduan, beren helburua lortu zuten beltzen batasunari esker, britainiarrek 1963an independentzia eman zietenean, azkenik, hainbeste odol isuri ondoren… “gau iluna igaro ondoren, egunsentia dator beti. Hurrengo egunean eguzkia aterako den ziurtasunez oheratzen gara egunero”. Itziar Belaunde. Euskaldunon Egunkaria, 1994-04-10

Jarraian The River Between (1965) eta A Grain of Wheat 1967an (gaztelaniaz Un grano de trigo, Sial argitaletxea) idatzi zituen. Nairobiko Unibertsitatean irkaslea zelarik, Afrikako ingeles sailen harira, Taban Lo Liyong eta Awuor Anyumbarekin batera, oso adierazpen polemikoak idatzi zituen On the Abolition of the English Department izeneko saiakeran Afrika osoko unibertsitateetan ingeles sailak desagertu zitezen nahi zuten, eta horien ordez Literatura sailak sortzea. Beren pentsamenduaren ildotik, derrigorra bazen kultura bat bakarra ikastea, zergatik ez afrikar kultura?

ngugiposter1977an egoera benetan gogor bati egin behar zion aurre Ngugik. Petals of blood idatzi zuen, eta Ngugi wa Miriirekin batera idatzitako Ngaahika Ndeenda Ngaahika Ndeenda (I Will Marry When I Want) antzerki lana aurkeztu zuen Kenian. Daniel Arap Moi zen orduan herrialdeko presidente, Jomo Kenyattaren atzetik bigarrena Keniak independentzia lortu zuenetik. Antzezlan horretan Keniaren egoeraz idatzi zuen, baina deskribapena ez omen zen Moiren gustukoa. Ngugi atxilotu zezaten agindu zuen, eta hartara, kargurik gabe bazen ere, urtebete eman zuen kartzelan Ngugik, non, eta segurtasun maila goreneko Kamiti espetxean.

Ziegan eman zuen urte horretan, Ngugik bere aberriaren egoeraz pentsatu zuen. Kontuan hartu zuen kenyarrek gero eta gutxiago babesten zituztela beren kultura eta identitatea. “Inperialismo kulturalaren” deitu zuenaren menpe bizi zirela konturatu zen, bere jaiotzatiko kultura alderatu, eta atzerritarren kulturan murgilduta. Han barruan, papel higienikoa erabili zuen eleberri bat idazteko (komuneko paper oso gogor eta takarra ematen zioten, zigor moduan antza), afrikar literaturara haustura eramango zuena. Gainera kartzelatik asmo garbi batekin atera zen: ingelesa, kolonizatzaileen hizkuntza, ez berriro erabiltzea. Ez zuen berriro James Ngugi izena ere erabili, eta gikuyuz (bere benetako hizkuntzan) idatzi zuen aurrerantzean. Horrela, Caitaani mũtharaba-Inĩ argitaratu zuen (El diablo en la cruz, 1980. Txalaparta argitaletxea).

El diablo en la cruz eleberrian ezohiko istorio bat kontatzen digu. Bost pertsonadescarga matatu batean (Kenyako “taxiak”), Nairobitik Illmorog-erako bidaian: bertara gonbidatuta daude, baina ez dakite zergatia, festa arrotzen bat omen da, deabruaren festa, lehiaketa bat, non zazpi pertsona hautatuko dituzten, lapurretan adituak. Liburuak kritiko zorrotzak egiten dizkie kultur inperialismoari eta kapitalismoari.

Bidaia bitartean, bost pertsonak elkarri beren bizitza kontatzen hasiko dira: Kenyaren egoera independentziaren aurretik eta haren ostean, lehen kolonizatzaileen azpian, eta orain kapitalismoa hedatu duten Mendebaldeko potentzien menpe: bide eman diote lapurreta-aldi itzel bati, eta desagertzeko zorian jarri dute identitate-ikur oro; kultur inperialismoa zabaldu dute nonahi, eta, azkenik, baita adierazpen askatasuna galarazi ere. “Matatuak jendeak egoerari buruz libreki hitz egin dezakeen leku bakarrak bihurtu dira”, dio 69. orrian.

Jazarpen politikoak eta bere lanarekin jarraitzeko oztopoek atzerrira bultzatu zuten. Ahots deserosoa zen artean berea Moi diktadorearentzat; horrenbestez, azkenean erbesterakoa izan zuen irtenbide bakarra. Lehenik Britainia Handira (1982-1989) ezarri zen, eta gero AEBetan (1989-2002), non irakasle lanetan jardun zuen unibertsitate ugaritan. Atzerrian, sakondu egin zuen hizkuntzarekiko jarrera, eta lan asko plazaratu zuen, esaterako Londresen 1986an argitaratutako Decolonising the Mind: The Politics of Language in African Literature; hona bertako hitz batzuk:

Decolonising the Mind: The Politics of Language in African Literature

«Ironiaren ironiaz eta esanak esan, idazle horiek produzitu dutena ez da afrikar literatura. Ingeles literatura manual sail berri baten editoreek, arrazoiz sartu dituzte testu horiek beren azkeneko tomoan, hogeigarren mendeko ingeles literaturari dagokionean; arrazoi beraz ohoratu du frantses Akademiak Senghor frantses hizkuntza eta literaturari eginiko bere erakarpen talentotsuagatik. Tradizio hibrido bat sortu dugu guk, trantsizio tradizioa, gutxiengo baten tradizioa, «literatura afro-europarra» baizik dei ez dezakeguna. Autore onak eta benetazko baliodun obrak eman ditu: Chinua Achebe, Wole Soyinka, Ayi Kwei Armah, Semb’ene Ousmane, Agostinho Neto, Sedar Senghor eta beste asko. Zeinek uka horien talentua? Irudimen emankorreko beren produkzioek Berlingo konferentzia [1885eko Berlingo konferentzian 9780852555019_lFrantzia, Britainia Handia, Portugal, Alemania eta Belgikak beren artean partitu zuten Afrika] eta gero gertatutakoaren ondorio politiko eta ekonomikoen aurkako borrokan afrikar izaeraren garrantzizko alderdiak argitu dituzte. Baina ez gaitezen engaina! Beren idazkiak afro-europar tradizioari dagozkio, neokolonia giroan europar kapitalaren Afrikaren gaineko menpekotasunak irauten duena iraungo duena seguruenera. Afro-europar literatura afrikarrek inperialismoaren aroan europar hizkuntzetan idatzitakoa legez definitu daiteke.»

«Nonahi izan naizelarik —kontatzen digu, aipatu liburu berean—, galdera berari erantzun behar izan diot: «Zergatik idazten duzu kikuyuz orain?» Unibertsitate giro zenbaitetan, aurpegiratu didate: «Zergatik utzi gaituzu?» Kikuyuz idaztea erabakiz zerbait anormala egiten dudala pentsa liteke. Neure ama hizkuntza dut eta! Beste kulturatan begi-bistakoa denak harritu egiten du afrikar idazlearenean, eta horrek erakusten du zein puntutaraino itxuragabetu ditu inperialismoak gure errealitateak. Egiaz, Afrikak aberasten du Europa; baina Afrikari miseriatik irteteko Europaren beharra daukala sinistarazten zaio».

«Kikuyuz idaztea, Keniako hizkuntza batez, afrikar hizkuntza batez idaztea, afrikar eta keniar herrien inperialismoaren aurkako borroketan parte hartzea dela uste dut nik. Eskola eta unibertsitateetan, gure keniar hizkuntzak —Kenya osatzen duten herri desberdinen hizkuntzak— atributo negatiboekin lotu izan dira: atzerapena, azpidesarroiloa, miseria. (…) Ez ditut keniar haurrak tradizio horretan hazten ikusi nahi. Kolonialismoaren alienazioa gaindi dezaten nahi dut».Susa argitaletxea. Aintzane Ibartzabal.

Matigari ere 1986an argitaratu zen. Eleberriko protagonista egiazko pertsona zeladescarga (2) sinesterik, Moi presidenteak atxilotu zezaten agindu zuen Gerora, fikzioko pertsonaia zela jakin zuenean, liburua bera “atxilotu” zuen: polizia dendaz denda aritu zen, liburuaren ahalik eta ale gehien bahituz. Beraz, 1986 eta 1996 bitartean, ezin izan zen Matigari Kenyako liburu-dendetan aurkitu. Gainera, Moik Ngũgĩren liburu guztiak debekatu zituen ikastetxeetan.

Erbestealdian (1982-2002), Ngũgĩk Moiren erregimen iraindu zuen. Hogeita bi urte ondoren, Kenyara itzuli zirenean bera eta bere emaztea 2004an, bana izugarrizko eraso bortitza nozitu behar izan zuten. Etxean txikitu egin zuten (ordenagailua tartean) bertan sartu ziren erasotzaileak, eta Ngugi torturatu eta bere emaztea bortxatu egin zituzten. Heriotza-zigorra jaso zuten erasotzaileek. Idazlea konbentzituta dago Moiren gertukoak zirela.

2006an argitaratutako Murogi wa Kagogo lanak (El brujo del cuervo, Anagrama) egundoko arrakasta eman zion. 30 hizkuntzatan itzuli izan da eleberria; Ngugik berak egin zuen ingelesezkoa. Tragikomedia hau Aburĩria balizko errepublika librean kokatzen da. Bertan, bere jarraitzaileek boterera igotako diktadore batek eldarniozko proiektu bati ekin dio: Munduko Bankuak finantziatuta dorre ezin luzeagoa eraiki nahi du “zerura bidean”. Herria tiranizatuta bizi da, baina ez menderatuta. Bikote magiko bat errealitatea desberdina izan dadin behar duten guztien nahien eta grinen helburu izango da. Arao moduko batek hartzen du istorio osoa menpe, noraino, non narrazioak mutur batetik bestera eramango gaituen: irribarrerik garbienetik tristezia gordineraino.

0307476219.01._SX450_SY635_SCLZZZZZZZ_ descarga (3)

Ngugi editore lanetan ere aritu izan hainbat aldizkarietan: Penpoint , Zuka, Ghala eta gaur egun, Mutiiri. Bere memoriak ditu azken lan argitaratuak: Dreams in a Time of War: a Childhood Memoir (Harvill Secker, 2010), eta In the house of the interpreter (2012)

2010ean Ngugiren familiak etsipenez hartu zuen Vargas Llosak Literatura Nobel saria lortu zuen berria. Egoera hori berriro gertatu zen pasa den urtean. Berehala altxatu ziren atsekabezko ahotsak, baina, finean, Nobel saria lortu ez zuen beste idazle batek –Chinua Achebek– esan zuenez: “Nobel saria inportantea da, baina europarra da, ez afrikarra”.

Ezer baino lehen, Ngugi idazle aparta da. Gainera bere hizkuntzatan idazten du: gikuyu edo kikuyuz, hartara hizkuntza europarren hegemoniak apurtuz. Bere aburuz, “ingelesa ez da afrikar hizkuntza”. Ildo beretik, behin esan zuen hauxe zela Murogi wa Kagogo (El brujo del cuervo) laneko esaldirik kuttunena: “gikuyutik itzulia”. Nekez ikusiko dugu Ngugi sariarekin, baina batek daki, horiau gertatzen den bitartean, badaude bere mundu literario eta bere pentsamendura hurbiltzeko aukerak.

Beste irakurketa batzuk: Aintzazko minutuak (Jatorrizko izena: Minutes of Glory). Euskaratzailea: Aintzane Ibartzabal (testu osoaren estek: http://www.susa-literatura.com/liburuak/erre0605.htm). In “Bake zibila… eta beste zazpi gerra ipuin” (ipuin bilduma). Ngugi wa Thiong’o, Chinua Achebe, et al. Susa, 1989

Egilea: Sonia Fernández Quincoces. Orrazketa: Mario Unamuno

3 comments on “Ngũgĩ wa Thiong’o, idazle erraldoia

  1. Martes de cuento

    Incapaz de leer en vasco 😦

    Me gusta

  2. Pingback: Cuando Ngugi tomó la decisión de escribir en gikuyu/kikuyu | ONG AFRICANDO SOLIDARIDAD CON AFRICA

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: