Afrikatik euskaraz datorren literatura

Sarrera

AFrikatik datorren literatura (Erresuma)Chinua Achebe idazle nigeriarrak esan zuenez “Lehoiek beren historialaria sortzen ez duten arte, ehizaren Historiak ez du ehiztaria baino loriatuko”. Badirudi Afrika ezagun dugula Afrikaz kanpoko komunikabide, film edo liburuen bitartez. Askoz gutxiago, hala ere, Afrikako bertako jendearen ahotsen ikuspuntutik. Literaturaren bidez “besteengana” hurbiltzen gara, horrek muga asko gainditzen laguntzen digu, literaturaren bidez ahots desberdinak entzuten ditugu eta, bide batez, baita beren ikuspuntu, sentimendu eta ametsak ere…[Klika ezazu hemen gehiago irakurtzeko]

Mozkor bat sasirik sasi- Amos Tutuola

tutuolaMozkor bat sasirik sasi originaltasunez beteta zegoen. Alde batetik, hizkuntzari dagokionez, Tutuolak ez zuen ingelesez idatzi, nahasita baizik: bera yoruba izanez, ingelesez idazteari ekin zion, baina ondo menderatzen ez zuenez, yorubaz (ama-hizkuntza) lotu zuen eta ondorioa hizkuntzen nahastea izan zen.

Beste alde batetik,  Tutuolak bere herriko tradizioetan oinarritu zuen eleberri hori eta, horretarako,  ahozko tradizioari ekin zion: eleberria pertsona baten bakarrizketa da, griot modu horretan. JM Coetzeek Elizabeth Costello lanean aipatzen duenez, Tutuolak “hitz egin bezala idazten zuen“…[Klika ezazu hemen gehiago irakurtzeko]

Ngũgĩ wa Thiong’o, idazle erraldoia

ngugi-wa-thiongo

1938an jaio zen (Kenia) Ngugi wa Thiong´o, Limuru-n, eta Kenian eta Ugandan ikasi zuen. Kenia gobernu inperialista britainiarraren menpe zegoen, eta 1952an Mau Mau erakundeak independentziaren aldeko matxinadara jo zuen Britainiarrren ikasketa-planen arabera zibilizazio gabeko basatiak ziren artean Mau Mau gerrillariak. Berez talde etniko jakin bateko kideak ziren, gikuyu etniatakoak, eta kolonizazioari aurre egiteko sortu zen. Agi denez, Historia kontatzen duenaren arabera idazten da. Ngũgĩ wa Thiong’ok gerrillari horiena hartu izan du sarritan…[Klika ezazu hemen gehiago irakurtzeko]

 

2 comments on “Afrikatik euskaraz datorren literatura

  1. Sare Leitzen Azaroaren 2an Ese caleidoscopio gigantesco – Literafricas blogetik abiatutako kanpainan #100lecturasafricanas lelopean, euskaraz ere badago irakurtzerik. Hemen erreferentzia batzuk Donostian dagoen Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian biltzen diren lanen artean #100irakurgaiafrikarrak neurri batean gerturatzeko:
    .Napumoceno Da Silva Araujo Jaunaren Testamentua
    http://kmliburutegia.eus/Record/441041;
    Jakobian Eraikina
    http://kmliburutegia.eus/Record/662664;
    Negarrik ez haurra
    http://kmliburutegia.eus/Record/199821 ;
    Hutsegiteeen garaia
    http://kmliburutegia.eus/Record/703004 ;
    Ogi hutsa
    http://kmliburutegia.eus/Record/621401 ;
    Salbazioko armada
    http://kmliburutegia.eus/Record/557051;
    Malenkonia arabiar bat
    http://kmliburutegia.eus/Record/597128 ;
    Kito dena!
    http://kmliburutegia.eus/Record/554954 ;
    Gainbera dator dena
    http://kmliburutegia.eus/Record/562256 ;
    Mozkor bat sasirik-sasi
    http://kmliburutegia.eus/Record/176848 ;
    Hain gutun luzea
    http://kmliburutegia.eus/Record/707914 ;
    Jesusen haurtzaroa
    http://kmliburutegia.eus/Record/690497 ;
    Lotsaizuna
    http://kmliburutegia.eus/Record/485616 ,
    Urte ilunak
    http://kmliburutegia.eus/Record/705913 ,
    Ngungaren abenturak
    http://kmliburutegia.eus/Record/709357…..

    Me gusta

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s